Elosuko feria egingo dute astelehenean

Julen Iriondo 2015ko urr. 8a, 15:57

Urriaren 12an Elosuko plaza eta inguruak ganaduz eta janari zein arropa postuz beteko dira, urtero bezala. 09:00etan irekiko dituzte postuak, eta 13:30ak aldera arte izango dira zabalik. Elkartean barra bat eta taberna parean beste bat jarriko dute, non edariak zein odoloste pintxoak izango diren. Urtero legez, taloak ere ez dira faltako, eta guztia trikiti doinuz alaituta.

Baina goizez soilik ez, arratsaldez ere izango da zerekin gozatu. 17:30ean idi-demak egingo dituzte plazan. Hori bukatzean, berriz, 18:30 aldean, trikitilariekin erromeria egingo dute frontoian.

Bergaratik eta Azkoititik jende ugari joaten da Elosura, "baita Gipuzkoa osoko jendea ere", Mikel Juaristi auzo-alkatearen esanetan. Hori da oraingorako aurreikuspena ere.

Ganadu salerosketa 

Urteak pasa ahala galtzen joan dira ganadua saldu eta erosteko azokak, eta horien lekuan animaliak erakusketarako soilik jartzen dituztenak gailendu dira. Hala ere, Elosuan oraindik ere "izaten dira tratuak, eta saltzaileek etortzen jarraitzen dute", Juaristik azaldu duenez. Fama handiko feria dela dio auzo-alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak