Hasi da gripearen aurkako kanpaina

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko urr. 6a, 16:32

Aurreko urteetan bezalaxe, txertaketa 65 urtetik gorako guztientzat izango da, eta baita gaixotasun kronikoren bat duten 65 urtetik beherakoentzat eta haurdun daudenentzat ere. Osasungintzako profesionalek txertatzearen garrantzia azpimarratu dute gripearen ondorioz sor daitezkeen konplikazioak sahiesteko.

Hasi da gripearen aurkako txertaketa kanpaina. Atzo, urriak 5, eman zitzaion hasiera, hain justu, eta azaro bukaerara arte iraungo du.

Aurten ere txertaketa 65 urtetik gorako guztiendako egongo da zuzenduta, baita gaixotasun kronikoren bat duten 65 urtetik gorakoendako ere; diabetesa, edo bihotzeko, biriketako, giltzurrunetako edo bestelako gaixotasunen bat dutenendako. Haurdun dauden emakumeentzako ere izango da.

Eta Bergarako osasun zentroko erizain Amaia Zabaletak esan du momentuz ez daukatela mugimendu handiegirik, baina pixkana-pixkanaka animatzen direla herritarrak txertoa hartzera. Zabaletak txertoa hartzearen garrantzia azpimarratu du gainera, gripeak ekar ditzakeen konplikazioak sahies daitezen.

Etxean dauden ezinduak euren mediku edo erizainarekin harremanetan jar daitezke txertoa etxean jartzeko, eta esan moduan, azaro amaiera bitartean egongo da txertoa hartzeko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak