Lazpiur irabazle 'Somos Empresa' sari banaketan

Xabier Santxez 2015ko urr. 5a, 11:00
"Somos empresa" sari banaketa Madrileko Errege Antzokian.

2015eko enpresa ertain eta txikiarendako saria jaso du Lazpiur enpresa bergararrak. Banco Popular, El País eta Cadena Ser-ek sortutako sari banaketa da Somos Empresa. Bost kategorien artean Somos inspiradores sailean irten da garaile Lazpiur. Madrileko Errege Antzokian burutu zen ekitaldia.

Ekitaldira aurkeztu ziren 516 hautagaien artean garaile irten da Lazpiur. Finalista bezala hautatua izan zen, Sidra el Gaitero, Feyce eta Asac Comunicacionesekin batera. Enpresa bergararra aukeratu zuten "bikaintasun bilaketaren adibide" izateagatik.

Hautagaiek, ezaugarri zehatz batzuk izan behar zituzten aukeratuak izateko. Enpresa txiki eta ertainen barruan sartzeko, 250 langile baino gutxiago izan behar dituzte eta urtean 50 milioi euro baino gutxiago fakturatu beharra. Horrez gain, helbide soziala Espainia barrukoa izan behar da eta hautagaia ezin da beste tamaina handiagoko enpresengandik kontrolatua izan partizipazioen gehiengoagatik.

Ehun urteak bete zituen iaz Lazpiurrek. Miguel eta Agustin Lazpiur arduradunen aitajaunak sortu zuen enpresa. Zapatak egitetik makineria fabrikazioa buru izatera pasatu zen XX. mende hasieran. Bere produkzioaren %80a 25 estatutara esportatzen du orain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak