2015/10/10 10:00 - 13:00

Ornitologia tailerra Bergaran

Laboratorium, Bergara

Urriaren 10ean haurrei eta familiei zuzendutako Ornitologia tailer bat egingo dute Laboratorium museoan. Lehendabizi, laborategian, hegaztien morfologiara hurbilpena egingo dute haurrekin, inguruko hegazti arruntenen ezagutza landuko dute koaderno-gida txiki baten laguntzarekin; ondoren, Errekalde jauregiko lorategian ibilalditxoa egingo dute parte-hartzaileek, hegaztiak behatzeko priesmatiko eta teleskopioarekin; eta amaitzeko hegaztiendako gordelekuak diren kabi-kutxak egingo dituzte haurrek. Eskualdeko haur guztientzat irekia da, eta dohainekoa.

Izena emateko eta informazio osagarria eskuratzeko museora deitu behar da (943769003) datorren eguena, urriaren 8a, baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak