Gurean dago Behobia-Donostia prestatzeko aukera onena

Xabier Urtzelai 2015ko urr. 1a, 18:00
Iazko Arrasate-Oñati lasterketako irteera unea, Portaloian. | goiena

Debagoieneko bidegorrietan oinez edo bizikletan dabiltzanak dagoeneko konturatu dira azken hilabeteotan hazi egin dela zapatilak jantzi eta korrika dabilen jende kopurua. Batetik, geroago eta gehiago direlako korrikan dabiltzanak. Eta bestetik, udazkena delako askok korrika egiteko bereziki aukeratzen duten sasoia. Eta hor, noski, eragin zuzena dute azaroko bigarren domekan antolatzen duten Behobia-Donostia lasterketak, eta baita ere, proba horren itzalean gurean antolatzen diren lasterketa guztiek ere. 

Arrasaten, Bergaran eta Oñatin antolatzaileak aspalditik dabiltza lanean. Asier Osinaga Antxintxiketan taldeko kideak garbi adierazi zuen Arrasate-Oñati lasterketaren aurkezpenean: "Behobia-Donostia probak gurean duen eragina ikusita erabaki genuen gure lasterketa udazkenera aldatzea". Eta gauzak diren moduan, azken urteotan proba hazi egin da. Bai Arrasate-Oñati bera, bai Antxintxika Krosa (Soraluze-Bergara) eta baita Gaueko Tafyd Krosa ere. Hala, bakarrik entrenatzeaz aspertuta dagoenak, eta lasterketek ematen duten "puntu" hori bereganatzea gura duenak hilabete betea izango du urria.

Datozen lasterketak:

Urriak 10: ARRASATE-OÑATI PROBA: 11.8 kilometro. Izena emateko www.herrikrosa.eus atarian

Urriak 23: GAUEKO TAFYD KROSA: 5.6 kilometro Arrasateko kaleetan, gauez. www.herrikrosa.eus

Urriak 31: ANTXINTXIKA KROSA: 10 kilometro, Soraluze eta Bergara artean. Izena emateko www.kirolprobak.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak