Donostia Zinemaldia 2015

'Sparrows' filmak irabazi du Zinemaldiko Urrezko Maskorra

Imanol Gallego 2015ko ira. 26a, 22:36
'Sparrows' filmeko taldea Paprika Steen epaimahai ofizialeko zuzendariarekin.

Kiniela askotan agertu ez arren, Islandia, Danimarka eta Kroziak ekoiztutako Sparrows filmak irabazi du urrezko maskorra. Nerabezaroan oinarritzen den filma ez da gaueko irabazle bakarra izan, Evolutionek bi sari lortu ditu-eta. Hala ere, Ricardo Darin eta Javier Camara izan dira txalotuenak.

Bederatzi egunez zinema protagonista izan ostean, iritsi da sariak banatzeko garaia. Aurreko urteetan ez bezala, aurten, ez da zurrumurrurik egon eta epaia azken une arte sekretua izan da. Paprikak Steen aktorea buru zuen epaimahaiak kiniela askotan ez zeuden filmak saritu ditu, eta kontrara, High Rise bezalako altxorrak kanpoan utzi ditu. Sari banaketa txaloak eta txistua artean jaso du prentsak.

Galako anekdota Ricardo Darinentzat izan da. Argentinarrak eskerrik asko esan omen nahi zuenean, "arigato" esatea egotzi dio, bere lagun eta lankide den Javier Camarak. Kursaalean zegoen jendearen barrea eragin du akats txiki honek.

 

Palmares ofiziala

Film onenaren Urrezko Maskorra: Sparrows

 

Runar Runarsson: "Ez dakit zer esan, sariarekin zoratuta gaude".

 

Epaimahairen Sari Berezia:  Evolution

 

Lucile Hadzihalilovic: "Ezin naiz zoriontsuago izan".

 

Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra: Joachim Lafosse (Les Chevaliers Blancs)

 

Joachim Lafosse: "Oso gai konplexua irudikatu behar izan dut".

 

Emakumezko akotre onenaren Zilarreko Maskorra: Yordanka Ariosa (El rey de la Habana)

 

Yordanka Ariosa:"Sari garrantzitsu hau ohore bat da, ametsetan nago".

 

Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra: Ex aequo Ricardo Darin eta Javier Camara (Truman)

 

Ricardo Darin: "Epaimahaiak saria bioi ematean bete-betean asmatu du".

Javier Camara: "Film honetako aktore guztiak ikaragarriak dira".

 

Argazkiralitza onenaren epaimahaiaren saria: Manu Dacosse (Evolution)

 

Lucile Hadzihalilovic: "Filma horrenbeste jenderen aurrean aurkeztea izugarria da".

 

Gidoi onenaren epaimahaiaren saria: Arnaud Larrieu eta Jean-Marie Larrieu (21 nuits avec Pattie)

 

Arnaud Larrieu: "Arazo ekonomikoak gure lana zaildu arren, jendearendako idazten dugu".

 

Epaimahaiaren aipamen berezia: El Apostata

 

Federico Veiro: "Jendeak guk beste gozatzea nahi dut".

 

Gainerako sariak

Epaimahai ofizialak ematen dituen sariez gainera, beste hainbat sari ere eman dira itxiera galan.

Gazteriaren saria: Paulina (Argentina-Brasil-Frantzia).

Euskal zinemaren Irizar saria: Amama, Asier Altuna (Espainia).

Publikoaren saria: Umimachi diary, Hirokazu Koreeda (Japonia).

Europar filmaren saria: Shan He Gu Ren, Jian Zhang-ke (Txina-Frantzia-Japonia).

Kutxabank zuzendari berriak saria: Le nouveau, Rudi Rosenberg (Frantzia).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak