Idiazabal gaztaren alde egiten duen lanarengatik saritu egin dute Eroski

Leire Kortabarria 2015ko ira. 4a, 08:00
Idiazabal J.D.-Eroski hitzarmena sinatu zeneko irudia.

Uharte-Arakilgo Aralar Mendi elkarteak Idiazabal jatorri-izendapeneko gazta banatzeko eta zabaltzeko Eroskik egiten duen lana aitortu eta saritu du ekitaldi baten. Uharte-Arakilen egin den Artzain Egunean lan hori eskertzeko saria eman zioten Eroskiri, eta bertako Aliantza Komertzialen zuzendari Gotzon Elizburuk jaso zuen. 

Horrekin bi dira Eroskik Idiazabalgo gaztaren alde egiten duen apustua eskertzeko jaso dituen aitortzak; bestea Ordizian izan zen, apirilean.

Elizburuk esan zuenez, Idiazabal izendapena duten gazten ekoizpenaren %10 baino gehiago erosten eta merkaturatzen du Eroskik, eta 2015eko lehen seihilekoan gazta horren kantitate handiagoa ipini zuen salgai Eroskik; hain zuzen, %15 kilo gehiago. Iaz, produktu horren salmentak handitu egin ziren Eroskin: %12 gehiago, hain zuzen ere. Elizbururen hitzetan, Eroskik Idiazabal jatorriko gaztaren alde egiten duen apustua "sendoa" da eta berau bultzatzeko "aliantza estrategikoa" du.
Eroskiko ordezkariak esan zuenez, Eroskiren SeleQtia markarekin saltzen ditu ere artzainek modu artisauan egiten duten Idiazabal jatorri-izendapeneko Artzai Gazta izenekoa.

Idiazabal jatorri-izendapenaren irizpideak jarraituz ekoizten duten 57 artzain eta enpresa txiki eta ertainekin harreman komertzialak ditu Eroskik. Idiazabal jatorri-izendapenak eta Eroskik 2014an sinatu zuten elkarlan hitzarmena, ardi latxa eta karrantzarraren esnearekin egindako gaztak elkarrekin sustatu eta garatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak