Arrasateko lehenengo enduro lasterketa, irailaren 20an

Xabier Urtzelai 2015ko ira. 3a, 09:29

Enduro-zale amorratu bi, Asier Rosado eta Koldo Arana mondragoetarrek antolatuta egingo dute irailaren 20an lehenengoz enduro lasterketa Debagoienean: "Inguruan sekulako parajeak ditugu, eta lasterketetan batera eta bestera ibili ostean gurean hutsune hori ikusten genuen, hemen ez dago halakorik".

Kanpotik jende asko etorriko dela baieztatu du Rosadok: "Zailtasun handiak izaten ari gara proba antolatzeko, gogoa izanda ere, laguntza gutxi izaten da halakoetarako, baina animatuta gaude aurtengora begira". 

Lasterketa domekan egingo dute, hilak 20 (09:00etan Musakolan, Eroski ondoko zelaian) baina zapatuan riderrak zirkuituan ibili ahal izango dira, entrenatzen: "Guztira lau tramo izango dira, eta horietako bi Anporretako inguruan egingo ditugu –Arrasateko Eroskiren atzealdean dagoen mendi magalean– baina beste bi tramo sekretupean gordeko ditugu, inork aurrez entrena ez dezan". Hala, horrek abantaila kenduko die etxeko pilotuei, "Ez dutelako izango aurrez entrenatzeko astirik, baina hor ikusten da benetan zein den jaisten azkarra. Esaterako, Asturiasera lehiatzera joaten garenean bertakoek goitik behera ezagutzen dituzte jaitsiera guztiak, eta abantaila handia da hori", adieradi du Asierrek.

Lasterketan parte hartzeko aurrez eman ahal izango da izena, internetez, edo bestela apur bat gehiago ordainduta baita egunean bertan ere, eguneko asegurua egingo dute-eta antolatzaileek. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak