Hil egin da Kanpanzargo auto istripuan larri zauritutako gizonezkoa

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko ira. 2a, 19:21
Larrialdietako pertsonala gidaria autotik ateratzeko lanean.

Hildakoa Arrasatekoa zen eta 44 urte zituen. 13:00etan gertatu da istripua, Kanpanzarreko bidean, Gi 3551 errepidean; Sara jatetxetik Arrasateko Muxibar biribilgunera arteko errepidean. Gidaria autotik atera ezinik geratu da. Suhiltzaileek atera behar izan dute eta Arrasateko eskualde ospitalera eraman dute anbulantzian, larri zaurituta. Bertan hil da.

Ertzaintzatik jakitera eman dutenez, Arrasaterako noranzkoan zihoan auto batek bazterra jo du, eta auto gidariak kontrola galdu du. Aurreko aldean zuen kolpe handiena autoak eta gidaria barruan geratu da atera ezinik.

Zirkulazioa moztuta egon da gidaria autotik ateratzea lortu duten arte. 14:15erako zabaldu du berriz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak