Langabezia igo egin da herri guztietan

Leire Kortabarria 2015ko ira. 2a, 11:41

Abuztuak enplegu datu txarra utzi du, izan ere, langabezia igo egin da Debagoieneko herri guztietan. Denetara, 3.518 langabe zeuden abuztu bukaeran, uztail bukaeran baino 118 gehiago. Langabezia tasa %11,80 da, uztailean baino 0,39 handiagoa.

Martxoa zen, orain arte, aurreko hilabetea baino datu txarragoa zuen azken hilabetea. Orduan, langabe gehiago eta langabezia tasa handiagoa egon ziren, baina igoera txikiagoa izan zen: martxoan 3.707 langabe izan ziren erregistratuta, otsailean baino 20 gehiago.

Gainera, abuztuan, langabezia Debagoieneko herri guztietan hazi da.

Datuak Espainiako Enplegu Publiko Zerbitzuak eman ditu, ohi bezala.

Hauek dira herriz herriko datuak, uztailarekiko aldearekin:

  • Antzuola: 98 langabe (+4), %8,98 (+0,36)
  • Aretxabaleta: 312 (+12), %9,23 (+0,36)
  • Arrasate: 1.556 (+40), %15,02 (+0,39)
  • Bergara: 864 (+22), %12,32 (+0,31)
  • Elgeta: 51 (+7), %9,41 (+1,29)
  • Eskoriatza: 219 (+7), %10,57 (+0,34)
  • Leintz Gatzaga: 6 (+1), %4,44 (+0,74)
  • Oñati: 412 (+25), %7,85 (+0,48)
  • Debagoiena: 3.518 (+118), %11,80 (+0,39)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak