Futboleko botei koipea emateko ordua da

Xabier Urzelai 2015ko abu. 28a, 14:31

Iritsi da futboleko botak armairutik atera eta betuna emateko ordua. UDAk hasi du liga, domekan Alavesen kontra jokatuko dute (11:30ean, Jose Luis Compañon kirol hirian) eta bailarako gainontzeko taldeak ere lanean dabiltza, nahiz eta oraindik ez duten liga hasi. Lehenago denboraldiaurreko torneoak datoz, Bergara Hiria (zapatuan, hilak 29) Jose Luis Agirreren omenezkoa Oñatin (irailak 5) eta Arrasate Hiria (Irailak 3, 4 eta 5).

Nobebade handiekin hasiko dute taldeek aurtengo denboraldia, eta handiena kategoriari dagokiona da. Urtetan Ohorezko Erregional maila izan da jarraitu beharreko kategoria, gehienak bertan zeudelako. Eta, aurten zatiketa etorri da. UDA hirugarren mailara, eta Bergara eta Antzuola lehenagotik Mondra zegoen kategoriara, Erregional Preferentera. Hala, Oñatikoak bakarrik geratu dira, eta igarriko dute, seguru. Hala, hemen datozen asteotako torneoak:

Zapatuan, hilak 29, Bergara Hiria torneoa, Agorrosinen

  • 16:30 Bergara - Urola
  • 17:30 Aloña Mendi - Urola
  • 18:30 Bergara - Aloña Mendi

Irailak 5, Jose Luis Agirreren omenezkoa, Azkoagainen

17:00 Aloña Mendi - Ariznabarra (Partidu aurretik Oñatiko taldearen aurkezena)

  • Irailak 3tik 5era Arrasate Hiria torneoa, Mojategin
  • Irailak 3, eguena (19:00) Mondra - Bergara
  • Irailak 4, egubakoitza (19:00) Elorrio - Elgoibar
  • Irailak 5, zapatua (16:00) Hirugarren eta laugarren postua. 18:00etan finala.

Torneo horiekin batera asteotan hainbat lagunarteko jokatuko dituzte Aloña Mendik, Mondrak, Bergarak eta Antzuolak. Hala, ohorezko erregional mailan oñatiarrek irailaren 12 eta 13ko asteburuan hasiko dute liga, Azkoagainen, Getariakoren kontra. Eta erregional preferentean astebete gehiago izango dute prestaketa lanetarako, irailaren 20an hasiko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak