Bidegiren gailuarekin Loiuko aireportuan ere aparka daiteke jada

Jon Berezibar 2015ko abu. 27a, 15:26
Loiuko aparkalekua.

Via T gailua aireportuaren P1 aparkalekuan erabil daiteke ordainketa automatikoa egiteko eta ohiko tarifa kobratzen da. Autobideez gain, gailua aparkaleku publikoetan ere erabili ahal izatea da  Gipuzkoako Azpiegituren Agentziaren asmoa eta Donostian, adibidez, Kontxako eta Katalunia plazako aparkalekuetan ere erabil daiteke. Sistema gertu duten Estatutako gainerako aparkalekuetara zabalduko da aukera datozen hilabeteetan. 

Kobrantza, Bidegitik azaldu dutenez, faktura elektronikoaren Beste kontsumoak atalean jasotzen da. Faktura, Bidegi.eus-en kontsulta daiteke. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak