Aretxabaletak domekan hasiko du Hirugarren mailako ibilbidea

Xabier Urtzelai 2015ko abu. 21a, 14:07

Domekan, hilak 23, hasiko su Gorka Valleren Aretxabaletak Hirugarren mailako ibilbidea. Eta, etxekoen babesa izango dure lehenengo lehian, Ibarran jokatuko dutelako, Berioren kontra (18:30).

Erronkez betetako denboraldia du aurretik Aretxabaletako futbol taldeak. Hala, denboraldiaurreko lanak eginda daude, era oraingo domekan hasiko dute benetako lehia, liga. Hala, lehenengo taldean hirugarren denboraldia beteko duen Gorka Vallek ia iazko talde bera izango du, hiru fitxaketa baino ez dituztelako egin. Eta, Javier Barkero izango du ondoan. Oinarri ona dute taldean, eta kategoriako zale fidelenetakoak, baina bistakoa da urte gogorra dutela aurretik.

Hasteko, gipuzkoarren arteko lehia izango da domekakoa, eta lurraldeko bost talde baino ez daude talde bizkaitarrek agintzen duten kategorian: Berio, Beasain, Lagun Onak, Pasaría eta UDA. 

Hemen Valleren eta Barkeroren jokalariak:

Atezainak

Iker Agirregabiria

Asier Castellanos

Defentsak

Gartzi Gorosabel

Gorka Garcia

Asier Lazkano

Markel Lete

Jokin Gorostola

Iban Espinosa

Erdilariak

Haritz Igartua

Jokin Badillo

Urtzi Lopez

Julen Eraña

Ander Fernandez

Iker Sanchez

Markel Ilzarbe

Aurrelariak

Josu Arizmendiarrieta 

Aitor Perez

Julen Zaitegi 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak