Uztailean ere langabezia behera

Ubane Madera 2015ko abu. 4a, 09:54

Uztailean behera egin du langabezia tasak Debagoienean. Hala adierazten dute datuek. Zehazki, ekainean baino 25 langabe gutxiago kontatu dituzte eskualdean. Hala, langabeziak martxotik hona izaten ari duen beheranzko joera mantendu egin da uztailean ere. Herrika begiratuta, hori bai, Aretxabaletan, Antzuolan, Elgetan eta Oñatin gora egin du langabeziak.

 

Jaitsierarik nabarmenena, berriz, Bergaran izan dute. 18 langabe gutxiago kontatu dituzte uztailean, eta halako 16, berriz, Arrasaten. Eta langabezia kopurua berdin mantendu da Leintz Gatzagan, bost langaberekin.

Iaz gora, aurten behera

Esandako moduan, beraz, martxoan hasi zen beheranzko joerarekin segitzen du langabezia tasak Debagoienean. Eta hori berez garrantzitsua izateaz gainera, are garrantzitsuagoa da iazko epe bereko datuekin alderatzen badira oraingoak, izan ere, iaz sasoi berean Debagoienean gora egin zuen langabeziak.

Arrasatek handiena

Herriz herri begiratuta, Leintz Gatzagak du eskualdeko langabezia tasarik txikiena, eta Arrasatek, berriz, handiena. Segidan xehetasunak, Espainiako Enplegu Zerbitzuak helarazitako datuen arabera:

  • Antzuola: 94 (+2), %8,62

  • Aretxabaleta: 300 (+8), %8,87

  • Arrasate: 1.516 (-16), %14,63

  • Bergara: 842 (-18), %12,01

  • Elgeta: 44 (+5), %8,12

  • Eskoriatza: 212 (-8), %10,41

  • Leintz Gatzaga: 5 (=), %3,70

  • Oñati: 387(+2), %7,37

  • Debagoiena: 3.425 (-25), 11,41


Iazko datuak (konparaketa egiteko):

  • Antzuola: 102 (+7), %9,35

  • Aretxabaleta: 323 (-7), %9,55

  • Arrasate: 1.695 (+32), %15,59

  • Bergara: 835 (-19), %11,91

  • Elgeta: 58 (+10), %10,70

  • Eskoriatza: 233 (-3), %11,44

  • Leintz Gatzaga: 9 (+2), %6,67

  • Oñati: 464 (+20), %8,84

  • Debagoiena: 3.639 (+42), 12,21

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak