Aduanen kudeaketari buruzko ikastaroa antolatu du Mankomunitateak

Txomin Madina Milikua 2015ko uzt. 29a, 13:48
Debagoieneko Mankomunitatearen egoitza.

Irailaren 15ean izango da ikastaroa, lau ordu iraungo ditu eta izen-ematea doakoa da.

Mankomunitateko Garapen Ekonomikorako Agentziak antolatuta, nazioarteko eragiketen aduana-kudeaketari buruzko ikastaroa egingo dute irailaren 15ean. Azaldu dutenez, salgaien inportazioen eta esportazioen aduana-kudeaketa oinarrizko eragiketa da euren egituran Europar Batasuneko jatorria ez duten produkzio-ondasunak txertatzen dituzten aktibitate ekonomikoentzat. Era berean, gaineratu dute enpresen nazioartekotzearen goraldiak eta produkzio prozesuko atalen bat  abantaila lehiakorra eskaintzen duten herrialderen batean kokatzeak, salgaien fluxuaren garrantzia areagotzea ekarri duela.

Hala, ikastaroaren helburua da nazioartekotze eragiketetan aduana-kudeaketaren prozedura eta bete beharreko agiriak aztertzea izango da. Lau ordu iraungo ditu ikastaroak, 09:00etatik 13:00etara, eta mankomunitateak Arrasaten duen egoitzan izango da. Izen-ematea doakoa izango da, eta plaza kopurua mugatua izango da. Aukeraketa, izen-emate ordenaren arabera egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak