2011ko mozio bat indargabetu du Bergarako udalbatzak, Estatuko abokatuaren eta Gobernu Ordezkaritzaren eskuhartzeengatik

Julen Iriondo 2015ko uzt. 28a, 16:15

Mozioa zen presoen argazkiengatik deklaratzera deitutako bost bergararren eta presoen eskubideen gainekoa. EAJren eta PSEren aldeko botoekin, EH Bilduren kontrakoekin eta Irabaziren abstentzioarekin onartu zen mozioa indarrik gabe uztea. Jeltzaleek, dena den, erabakia gustuko ez zutela adierazi zuten, eta ohar bat irakurri zuen, zentzu horretan, alkateak. EH Bilduk koherentzia falta ikusi zuen EAJk oharrean esandakoaren eta hartutako erabakiaren artean.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak