Lokatza eta Xantini, Frantziako Tourreko porrarik esanguratsuenak Debagoienean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko uzt. 27a, 11:02
Monteko porraren (eskuinean) eta Lokatzako porraren (ezkerrean) sari banaketak, aurreko edizio batzuetan.

Frantziako Tourrari esker dirutza irabazteko aukera izaten dute urtero ibarreko zein kanpoko txirrindularitza zaleek. Debagoienean Lokatzaren eta Xantini lagunartearen (Arrasateko Monte tabernakoa) porrak dira jende gehien –eta beraz, diru gehien– erakartzen dituztenak. Bergarako porraren sari banaketa gaur, hilak 27, izango da Irala kalean (20:00). Monteko porraren sari banaketa, berriz, uztailaren 30ean egingo dute, 19:00etan. 

Lokatzako porrak aurten 555 parte-hartzaile izango ditu eta sari potoloak honela banatuko dira. Lehen sailkatuarendako 5.550 euro, bigarrenarendako 2.775 euro eta hirugarrenarendako 1.665 euro.  

Xantin lagunartearen porrak, Arrasateko Monte tabernan antolatzen denak, datu esanguratsuagoak utziko ditu aurten ere. 1.201 parte-hartzaile izan dira aurten eta honela banatuko dira sariak: 

Lehenak: 14.412 euro
Bigarrenak: 9.007,50 euro
Hirugarrenak: 4.503,75 euro
Laugarrenak: 900,75 euro
Bosgarrenak: 900,75 euro
Seigarrenak: 900,75 euro
Zazpigarrenak: 900,75 euro
Zortzigarrenak: 900,75 euro
Bederatzigarrenak: 900,75 euro
Hamargarrenak: 900,75 euro
 
Hala ere, lehen hiru zerrendek puntuazio berbera lortu dutenez (1.594 puntu), 9.307,75 euro poltsikoratuko dituzte hiru zerrendek. Power Payer (Eskoriatza), Joseba 79 (Igorre) eta Tour Minator (Arrasate) izan dira zerrenda irabazleak; hiru sari nagusien diru kopuruak batu eta hiruren artean banatuko dira. Informazio gehiagorako, hemen klikatu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak