Ibis Rodriguez: "Harro gaude Kuba eta AEBen arteko harreman diplomatikoen irekieragatik"

Julen Iriondo 2015ko uzt. 25a, 19:49

Bihar da Kubako Egun Nazionala, eta hori dela-eta ospakizunetan ari dira gaur Oñatin herrian bertan zein Euskal Herriko beste hainbat txokotan bizi diren kubatarrak. Goizean hasi dute jaia, eta Karibeko herrialdeko musika eta hango folklore erakustaldia izan dute, besteak beste. Kubako jan-edanik ere ez da falta izan egun osoan zehar Oñatiko plazan.

Umeentzako jarduerak ere egin dituzte eguerdi aldera, eta ondoren 35 lagun inguru elkartu dira bazkaritan. Acesma elkarteko Ibis Rodriguezek adierazi du aurtengo Egun Nazionala badela beste urte batzuetakoa baino are bereziagoa, herrialdeari eragiten dioten diplomazia alorreko aldaketengatik: "Harro gaude Kuba eta AEBen arteko harreman diplomatikoen irekieragatik", adierazi du.

Rodriguezek nabarmendu du, baita ere, euren ekimenetarako oñatiarrengandik jasotzen duten laguntza eta elkarlana –gaur plazan jarritako postuetan, adibidez, hainbat herritar izan dira kubatarrei laguntzen–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak