Beroaldia dator berriz

Leire Kortabarria 2015ko uzt. 9a, 16:41

Euskalmetek beste beroaldi bat iragarri du, bihartik hasita. Eta larregiko beroak osasunari kalte egin diezaiokeela kontuan izanik, nagusien eta haurren kasuan batez ere, komeni da gomendio batzuk kontuan izatea. Izan ere, ospitaleetako larrialdietan, deshidratazio kasuak izaten dituzte horrelako kasuetan.

Iragarpenaren arabera, Arrasate inguruan 36 gradutara ailegatuko dira termometroak, hego eta hego-ekialdeko haizearekin. Eta zapatuan zertxobait freskatuko badu ere, domekan berriz igoko dira tenperaturak. Hala dio Euskalmeten iragarpenak.

Hori horrela, Osasun sailak oinarrizko gomendio batzuk ekarri ditu gogora: 

  • Ur asko edatea.
  • 12:00etatik 16:00etara kalean ez ibiltzea.
  • Elikadura zaintzea.
  • Etxea fresko edukitzeko, pertsianak jaistea, batez ere eguerdi partean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak