MUk eta Baltistan fundazioak bekak banatu dituzte Pakistango 100 neskato eskolaratzeko

Ander Larrañaga 2015ko uzt. 3a, 13:59

Mondragon Unibertsitateak eta Baltistan fundazioak 100 beka eman dituzte Pakistango Hushé bailara inguruan dauden neskak eskolara joan ahal izateko. Antza, zonalde hori oso menditsua da eta sarbidea zaila eta arriskutsua da. Horretaz gainera, beste bi beka ere eman dituzte irakasleak formatzeko.

Mondragon Unibertsitateko errektoreorde Jon Altuna, eta Baltistan fundazioko Alberto Iñurrategi mendizaleak Erronkarako Prest proiektuaren azken fasea aurkeztu dute gaur goizean eta 100 beka horiek eman dituzte.

4000 argazki baino gehiago

Otsailean sinatu zuten Baltistan fundazioak eta MUk hitzarmena eta erronka-proiektua martxan jarri zuten. Instagramen, erronkarako prest traolarekin, jendeak igotako 8035 argazki lortu behar zituzten beka horiek emateko. Azkenean, 4010 baino ez dituzte lortu, eta nahiz eta hasierako helburua ez bete, eurendako hori ere lorpen handia izan da eta bekak berdin-berdin banatu dituzte.

Horrekin batera, bi erakundeek ez diote lankidetzari amaiera emango eta beste 4 urtez jarraituko dute elkarlanean, Hushéko neskatoei urtero 10 beka emateko konpromisoa hartuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak