Esklerosi anizkoitzagatik 'bustitzeko' kanpaina uztailaren 5ean eta 12an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko uzt. 3a, 07:45
Kanpainaren mahaia Musakolako kiroldegiaren atarian, iaz.

Esklerosi anizkoitzari aurre egiteko busti egingo da Debagoiena beste urtebetez. Busti zaitez! kanpainaren barruan, hilaren 5ean Arrasateko Musakolako kiroldegian egongo dira; igerilekuan bainu solidarioa hartu ostean, kiroldegi atarian jarriko duten mahaian diplomak banatuko dizkiete bustitzen diren herritarrei. Arrasateko kanpaina Udaleko Kirol Zerbitzuak eta Toki Argi elkarteak babesten dute. 

Uztailaren 12an, berriz, Oñatiko Foruen plazan material salmentarako eta informaziorako postua jarriko dute, elkarteko bazkideei eta boluntarioei esker. Gipuzkoako beste hamabost puntutan ere egiten da kanpaina, eta helburua da gizartea sentsibilizatzea eta esklerosi anizkoitzak sortzen dituen arazoen gainean informatzea: "Busti zaitez! kanpaina Euskadin zein Estatuan dagoen esklerosi anizkoitzaren gaineko kanpainarik garrantzitsuena da eta urtero milaka herritarrek hartzen dute parte. Iaz 33.000 lagunek hartu zuten parte Gipuzkoan eta aurten kopuru hori gainditzea espero dugu". 

Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioak eta ADEMGIk gaixoendako birgaitze zerbitzua hobetzeko "ahalik eta diru gehien" lortzea dute helburu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak