Mondragon eta Eroski ospe oneneko 100 enpresen artean daude

Leire Kortabarria 2015ko uzt. 4a, 08:00

Mondragon Korporazioa eta Eroski agertzen dira Hego Euskal Herriko eta Espainiako ospe onena duten 100 enpresen artean, eta Javier Sotil, ospe onena duten 100 enpresa-liderren artean. Mercok egindako rankingak dira.

Urtero egiten du Mercok (Korporazio-ospearen Enpresa Monitorea) Espainiako 100 enpresen eta 100 enpresaburuen sailkapena, duten ospearen arabera. Eroski aurtengo sailkapenaren 74. postuan dago, aurrekoan baino 12 postu gorago eta Dia eta Carrefour baino gorago, eta Mondragon Korporazioa, 91. postuan, aurrekoan baino sei gorago.

Enpresen sailkapen orokorrean, lehenengo postua Inditex moda multinazionalak dauka. Aurreko sailkapenean ere bera zen burua.

Sektorekako sailkapenak ere egiten ditu Mercok, eta aurten, banaketa orokorraren sektorean, Eroski laugarren postuan dago, aurrekoan baino bat gorago, eta teknologiaren sektorean, Mondragon Korporazioa laugarren dago, aurreko postu berean.

Enpresaburuen sailkapenean, Javier Sotil 91. postuan sartzen da, Mondragon Korporazioko presidente gisa.

Monitore erreferentea

Merco 2000. urtean estreinatutako ospe-ebaluazio tresna da. Bost ebaluazio eta 12 informazio-iturri erabiltzen ditu, eta munduko monitore erreferenteetako bat da.

Sei sailkapen egiten ditu ospearen arabera, eta 11 herrialdetan dago. Auditatutako lehenengo monitorea da mundu osoan. Ponderazio irizpide guztiak publikoak dira, eta emaitzak modu independentean baloratzen dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak