Eskoriatzako alkateak Gipuzkoako Batzar Nagusietan ere jardungo du

Goiatz Arana Begiristain 2015ko uzt. 2a, 12:41
Joserra Zubizarreta, alkatetzan.

Hasi berri den agintaldian, Gipuzkoako Batzar Nagusietan debagoiendar bakarra genuen orain arte, EH Bilduko Josu Lizarralde oñatiarra, baina bi izango dira bihartik aurrera: Joserra Zubizarreta Eskoriatzako alkateak ere jardungo du egiteko horretan eta bihar, egubakoitza, egingo dio zin karguari. Zerrendan bere aurretik zihoazen beste jeltzale batzuek uko egin behar izan diote karguari, beste egiteko batzuekiko bateraezintasunagatik, eta hortik Zubizarreta batzarkide ere izatearena.

Joserra Zubizarretak adierazi du albisteak ezustean harrapatu duela eta, batzarkide lanetan ere jardungo duen arren, herriko alkate izatea izango dela bere eginkizun nagusia. 

Josu Lizarralde oñatiarra da beste batzarkide debagoiendarra Deba Urola barrutitik, EH Bildutik zinegotzi izana azken lau urteetan Oñatiko Udalean. Josu Lizarraldek ekainaren 5ean eraman zituen Gipuzkoako Batzar Nagusietara batzarkide kargua hartzeko kredentzialak, koalizioko gainerako kideekin batera, eta astebete beranduago osatu zuten Batzar Nagusietako Mahaia, bertan ordezkaritza duten alderdi guztietako ordezkari banarekin (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Ahal Dugu/Podemos eta PP).

Josu Lizarralde.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak