Muturreko tenperatura oso altuak iragarri dituzte egubakoitzerako ere

Goiatz Arana Begiristain 2015ko uzt. 1a, 18:56
Hurrengo egunetarako eguraldi-iragarpena.

Egunotako bero-olatua ari da baretzen, eta Eusko Jaurlaritzako Meteorologia Zuzendaritzak bukatutzat eman du tenperatura altuengatik gaurko indarrean jarritako abisu horia. Zentzu horretan, biharko eguna –eguena– lasai joatea aurreikusten da, baina, iragarpenen arabera, tenperatura maximoak nabarmen igoko dira egubakoitzean atzera ere; egun horretarako muturreko tenperatura oso altuak espero dituzte berriz.

Euskalmeten eguraldi iragarpena

Iragarpenak betetzen badira, egubakoitzean, termometroek 35 gradu harrapatuko dituzte kostaldean eta 38 barnealdean; horregatik, abisu horia eman dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak