Mikel Aristiren bosgarren garaipena, oraingoan Irunen

Xabier Urtzelai 2015ko eka. 30a, 12:44
Aristi, esprintaren ostean besoak jasotzen, atzo Irunen. Argazkia: fundacioneuskadi.com

Atzo Irunen egindako San Pedro Klasikoan lortu zuen Mikel Aristik denboraldi hontan bosgarren aldiz besoak altxatzea. Domekan, ostera, Gatzagan batuko dira amateur mailako ziklista trebeenak, Dorletako Amaren 37. Sarian.  

Domekan Leintz Gatzagan batuko dira amateur mailako ziklista onenak, 10:00etan hasiko duten Dorletako Amako 37. Sarian. Lasterketa Euskaldun Sarirako baliagarria izango da, eta txirrindulariek 119 kilometrotako proba izango dute aurretik –tartean, hirutan igoko dituzte Gatzagako maldak; aurreikuspenen arabera azkarrenak 13:00ak aldera iritsiko dira helmugara. 

Mikel Aristi, Irunen onena 

Hain zuzen, Euskaldun Torneoko azken hitzorduan Bergarako Mikel Aristi (Euskadi EDP) nabarmendu zen, astelehenean Irunen egindako San Pedro Klasikoan lehenengo helmugaratuta: "Erlaitzera arte elkarrekin joan gara denok, baina mendate horretan lasterketa apurtu da. Nire taldekide Mikel eta Pedrerok aurrera egin dute eta lehenengo pasa dute gaina, ondoren Arcas, Marquez eta Rodriguezek beste hiruko bat osatu dute, eta ondoren Aitor Gonzalez nire taldekide Anderrek eta nik beste hiruko bat osatu dugu. Gora iritsi aurretik erasoa jo dut, eta jaisten arriskatu ostean aurrekoak harrapatu ditut, helmugarako bost kilometro falta zirela. Hala, helmugatik 500 metrora harrapatu ditugu aurrekoak, eta Mikel taldekideak esprintean egindako lana aprobetxatuta irabaztea lortu dut", azaldu du Aristik taldearen webgunean

Hala, Laukiz, Coruñako Volta, Segura eta Gipuzkoako erlujupeko txapelketan irabazi ostean, Irunen lortu du bosgarren garaipena. Atseden apur bat hartu ostean denboraldiko bigarren zatia prestatzen hasiko da Aristi. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak