Sasoi honetarako liburu eta disko gomendio berriak 'Biblioporrak' gidan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko eka. 18a, 20:00

Kalean da hogeita bigarren Biblioporrak gida. Arrasateko, Aramaioko, Aretxabaletako, Bergarako, Eskoriatzako, Oñatiko eta Legazpiko liburutegiek elkarlanean bultzatutako egitasmoa da.

Argitaratu berri diren liburu eta bestelako argitalpenak batu dituzte -euskarazkoak eta gaztelerazkoak- haurren gazteen eta helduen irakurketa bultzatzeko helburuarekin. Liburuez gainera, diskoen eta filmen gomendioak ere jasotzen ditu gidak.

7.000 ale atera dituzte; ikastetxeetan banatu dituzte horietako batzuk, eta liburutegietan ere eskuragarri daude. Aurrekoetan moduan, adinka sailkatu dituzte liburuen gomendioak bost ataletan: 0 urtetik gorakoendako; 6 urtetik gorakoendako; 9 urtetik gorakoendako; gazteendako; eta helduentzako. Aurten, helduentzako gomendio gehiago sartu dituzte; iaz hamaika izan ziren, eta, oraingoan, hamabost dira.

Aurtengo berrikuntzak

Gustura daude orain artekoen harrerarekin; hala ere, urtero osagai berriak sartzen saiatzen direla dio Asun Agirianok, Arrasateko Bibliotekakoak. "Formatu elektronikoan dauden liburuen gaineko informazioa atxiki dugu aurten. Horrez gainera, diseinuan ere berritzaileak izaten saiatzen gara. Iraide Olaizolak egin ditu aurten azala eta bestelako diseinu lanak".

Elkarlanean egindakoa

Aretxabaletako eta Legazpiko liburutegiek egin dituzte koordinazio lanak, baina zazpien artean banatu dituzte lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak