Ekainean eta uztailean odola ematera joateko deialdi berezia

Goiatz Arana Begiristain 2015ko eka. 10a, 16:00

Uneotako odol-erreserbak urte sasoi honetan izan ohi direnen azpitik daude –%80aren bueltan– eta komeni da abuztua baino lehen kopuru hori igotzea. Bestela, litekeena da gure ospitaleak eskas ibiltzea udan izan ohi dituzten odol-beharrak asetzeko.

Odol-emaile direnei oporretara joan aurretik odola emateko eta oraindik ez direnei animatzeko deia egin die Euskadiko Odol Emaile Elkarteak. Izan ere, oporrak tarteko, uda sasoian %40 inguru jaisten dira odol-emateak eta, horregatik, komeni da abuztura erreserba maila onarekin iristea.

%20 azpitik

Baina ez da hori aurtengo kasua: uneotan, garai honetarako ohikoa den kopuruaren %20 azpitik gaude eta, horri buelta eman ezean, udan gure ospitaleek izan ohi dituzten odol beharrak asetzeko eskas ibil gaitezkeela aurreikusten du elkarteak.

2013ko emergentzia deia

Euskadiko Odol Emaile Elkarteak 2013ko otsailean egin zuen azkenekoz orain egin duenaren antzerako beste emergentzia dei bat; Gabon ondorenak, hotzak eta gripeak bat egin zuten eta odol-emateen sekulako beherakada eragin zuten.

Gisa horretako krisi bat saihesteko, odola ematera joateko deia egin diete herritarrei orokorrean, eta gazteei bereziki. Odola emateko autobusa Eskoriatzan egon zen astelehenean, eta bertan egongo da berriz ere ekainaren 18an, 16:30etik 20:15era; uztailaren 7an eta 13an, Arrasateko Laboral Kutxan, 09:30etik 13:30era; eta uztailaren 20an, Eroski hipermerkatuan, 09:30etik 13:30era baita ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak