Haur-loditasunari aurre egiteko batzarrek oraingo astean jarraituko dute

Jon Berezibar 2015ko eka. 1a, 12:42

Aretxabaletan gaur, Eskoriatzan bihar, eta Bergaran eta Oñatin, hurrenez hurren, eguaztenean eta eguenean, egingo dituzte bilerak Debagoieneko Ospitaleko arduradunek eta bestelako eragileek. "Kezkagarri" moduan jotzen da Debagoieneko umeen gainpisua eta, horregatik, programa berezia abiarazi dute osasun zerbitzutik.

Bileren egunak: 

  • Aretxabaleta: ekainak 1 (Arkupen 18:00etan).
  • Eskoriatza: ekainak 2 (Ibarraundin 18:00etan).
  • Bergara: Ekainak 3 (Zabalotegin 18:00etan).
  • Oñati: Ekainak 4 (Santa Ana antzokian 18:30ean.)
  • Arrasate: Ekainak 8 (Kulturate 18:00etan euskaraz, 19:00etan gazteleraz).
  • Antzuola: Ekainak 9 (Herri Eskolan 18:00etan).

PENSOI delako proiektua abian du Osakidetzak, haurren gainpisua prebenitzeko hezkuntza eta elikadura programa, hain zuzen. Debagoienean egin dute aitzindari den ikerketa 3.312 ikasleren artean eta jarraipena egingo diote "epidemia" bezala jotzen duten arazoari. "Ohitura dietetikoek okerrera" egin dutela diote Ospitaletik eta "bizimodu sendentarioa" zabaldu dela. Horren aurrean, erantzunak diziplina artekoa izan behar duela azalduta bilera sorta bati ekingo diote proiektuko partaideek (pediatrak, nutrizionistak, hezkuntza arloko profesionalak, kirol teknikariak, psikologoak…) herritarrekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak