Jian Chen gazte arrasatearra Athleticeko ospakizunak antolatzen

Xabier Urtzelai 2015ko mai. 29a, 19:29

Ez da futbolzale amorratua, baina Jian Chen gazte arrasatearrak lotura estuagoa izango du aurrerantzean Athletic talde zuri-gorriarekin. Bai behintzat, San Miguel garagardo etxeak egin duen iragarkiaren ostean: "Duela bi asteko kontua izan da dena, txiripa hutsa. Eitbko lagun batzuen bitartez iritsi zitzaidan ekoiztetxe bateko proposamena, iragarki bat egiteko gazte txinatar bat behar zutela. Baina ez, ez naiz aktorea [Barre], pentsa, enpresa administrazio eta zuzendaritza ikasten nabil", adierazi dio GOIENAri umorez. Biharko finala lanean pasako du, familiak Arrasaten duen jatetxean laguntzen.

Iragarkia ere umorez egindakoa da, eta bilbotarren topiko guztiak jasotzen ditu; hala, Athleticek Kopa irabazi ostean egingo dituzten ospakizunak kontatzen dituzte bertan: "Ni izan nintzen azken aukera, Donostiako agentzia batean, antza, ez zuten aurkitu nahi zuten perfila, eta modu kuriosoan iritsi zitzaidan proposamena. Bideo bat azkar-azkar grabatu eta bidali egin nien, eta gustatu egin zitzaien antza". 

Jiang-ek ez du baztertzen etorkizunean ere halako lanen bat egitea: "Ez du zerikusirik ikasten ari naizenarekin, baina halako esperientziak beti dira aberasgarriak". Hala, futbolzale amorratua ez bada ere, zapatuko finalera begira ez du zalantzarik: "Irabaz dezala Athleticek, talde euskalduna da-eta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak