Ordainduk protesta egin du Fagor Taldearen batzar nagusiaren aurrealdean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko mai. 28a, 13:13
Ordainduko kideek euren aurrezkiak eskatu dizkiete Fagorreko ordezkariei.

Fagor Taldearen batzar nagusia aprobetxatu du Ordaindu plataformak kalera irten eta protesta egiteko. Garaia berrikuntza gunean elkartu dira Ordaindukoak, eta batzarrera sartu diren bazkideen aurrean protesta egin dute. Euren aurrezkiak eskatu dizkiete, beste behin ere Fagorreko ordezkariei.

Fagor taldeko lehendakariaren aurkako mezuak oihukatu dituzte, eta "Fagor Euskal Herriko lotsa" dela ozen esan dute.

Manifestazioa

Denbora batez batzarraren kanpoaldean egon ostean, Ordainduko kideek manifestazioa egin dute Arrasateko kaleetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak