Gatiburen azken bideoklipa ikusgai

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko mai. 27a, 18:39

Zumarragako trena kantuaren bideoklipa argitaratu du Gatibu taldeak eta horixe eskatu du Oñatiko Haizea gazteak. Beste kantu eskari batzuk ere izan dira saioan: Hesian taldearen Ez etsi eskatu du Senegalekoa den, baina Bergaran bizi den Awa izeneko gazteak; Bergaratik beste kantu bat ere eskatu dute Armin van Buuren artistaren This is what it feels like; Marearen La Rueca eskatu du, bestetik, Oñatikoa den Izar gazteak; eta azkenik, Bocanada taldearen Tu nombre se escribe con sangre eskatu du Bergarako Fran gazteak, eta bere familiari eskaini nahi izan dio. Ikusi saioa!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak