Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Normaltasuna eguerdira bitartean, eta Gipuzkoan parte-hartze kopuruak gora

Xabier Urtzelai 2015ko mai. 24a, 15:12
Ezkerretik, Nerea Villa (Elgeta, Gugeu), Miren Elgarresta (Oñati, EAJ), Mikel Biain (EH Bildu). Behean, Aiert Lizarralde (Berg. Irabazi), Asier Heriz (Esko. Elizateak), Igor Urizar (Arras. Baleike), M. Lorea Lana (Are. PSE-EE)

Maiatzaren 24ko goizak ez du apartekorik eman Debagoienean. Hauteslekuak puntuan ireki dituzte, eta alkategai gehienek goizeko orduak aprobetxatu dituzte botoa ematera joateko –irudian euretako batzuk. Urduri zeuden asko, eta baita esperantzaz ere. Espainian ez moduan, lehenengo ordu hauetan Gipuzkoan hazi egin da parte-hartze kopurua. Hain zuzen, 2011ko Udal hauteskundeetan %36,8koa izan zen eguerdiko parte-hartzea, eta gaur dagoeneko %37,3ak eman du botoa. EAEn, ostera, eguerdiko datuek erakusten dute %35ekoa izan dela parte-hartzea.

Erlazionatuak

Zabaldu dituzte hauteslekuak

Amaia Txintxurreta Guridi 2015 mai 24 Debagoiena

Guztia gertu hauteskunde egunerako

Amaia Txintxurreta 2015 mai 24 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak