Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Zabaldu dituzte hauteslekuak

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko mai. 24a, 09:29

Ezusteko barik hasi da behintzat Arrasaten euripean hauteskunde eguna. Urduritasuna somatzen da hauteskunde mahaietan dauden herritarren artean, eta jakina, are handiagoa goizeko lehen ordu honetan inguratu diren alderdi politikoetako ordezkarien artean.

Momentuz, mugimendu txikia dago. Lehenengo gerturatu direnak erretiratuak izan dira orokorrean. Eta jakin badakigu dagoeneko Oñatiko bi alkategaik eman dutela botoa; goiztiarrena Miren Elgarresta jeltzalea izan da, eta ordu erdiko aldearekin, gauza bera egin du Mikel Biainek. 

Baina jakina, hautetsontziak itxi arteko gaurko protagonista nagusiak herritarrak izango dira eurek dutelako datozen lau urteotarako agintea zeinen esku geratuko den erabakitzeko berba.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak