Pazkoak 2015 Bergaran

Jardunek txupina jaurti eta bost egunez festa!

Julen Iriondo 2015ko mai. 22a, 08:10
Leire Iruin –Kultura zinegotzia–, Blanca Narbaitza –Bitorianatxo– eta Peio Andrinua –Jarduneko presidentea–.

Bitorianatxo 20:00etan jaitsi eta hasiko dira Pentekosteak –egitaraua, hemen, eta balizko aldaketak, eguraldiagatik, Udalaren webgunean–. Txosnaguneko egitaraua www.xaxau.eus helbidean ikus daiteke. Astean sareratu dute, eta beste hainbat informazio ere jasotzen du; emakumeen aurkako erasoen kontrako protokoloa, adibidez.

Bestetik, tabernetan hiru eurotan salgai dago dagoeneko Jardunen zapia. Maite Elortza da egilea, eta plazan ere egongo da eskuratzeko aukera jaiak hasi aurretxotik, 18:30etik aurrera. 1.500 zapi atera ditu aurten euskara elkarteak, iaz baino 300 gehiago. Aurtengo pegatinarako, berriz, beste lelo eta irudi bat aukeratu dituzte: Herri oso baten hitza, etorkizunaren giltza, dio leloak, eta Marine Gonzalez da egilea.

Autobus zerbitzu berezia  
Gauez, zerbitzu berezia eskainiko du Lurraldebusek jaietan, bi lineatan. Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Bergara –Soraluze eta Eibar ere bai kasu gehienetan– lotuko dituena bat: egubakoitzetik zapaturako gauean 00:00etan, 02:00etan, 04:30ean eta 05:30ean aterako dira autobusak Eskoriatzatik; kontrako noranzkoan, berriz, 01:25ean, 04:00etan eta 05:00etan aterako dira autobusak Bergaratik –batzuek Eibarren hasiko dute ibilbidea–.

Jaietako lehen gauean eta baita bigarrenean ere, berriz, Antzuola, Bergara, Elgeta, Bergara eta Antzuola arteko bidea egingo du beste zerbitzu batek: 00:00ak eta 05:00ak artean orduro aterako da autobusa Antzuolatik –03:00etakoa ez da Elgetara joango–. Ordutegi osoa ikusgai dago Bergarako Udalaren webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak