Auzoko egitasmoaren jaia ospatuko dute maiatzaren 23an Eskoriatzan

Maite Txintxurreta 2015ko mai. 21a, 12:34
Jende ugari batu zen iaz Bergaran ospatutako Auzoko jaian

Iaz Bergaran egin zuten bezala, herri desberdinetako taldeetako partaideak batuko dira aurten ere festa giroan. Jatorri eta kultura anitzetako jendea euskarara gerturatzea du helburu Auzokok.

Astero ordu eta erdiz batzen dira herriz herri sortzen joan diren Auzokoko taldeak. Hauetan, euskaldunak eta euskaraz ez dakien edo ikasten ari den jendea biltzen da dinamika desberdinen bitartez elkarren arteko harremana sendotu eta jendea euskarara gerturatzeko.  Ibarrean, Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Oñati eta Eskoriatzan osatu dira taldeak dagoeneko. Hauetaz gain, Azpeitia, Azkoitia, Donostia eta Ibarran ere martxan dago ekimena.

Zapatuan, goizeko 11:30etan emango diote hasiera jaiari, herriko plazan burutuko duten ekitaldi batekin. Ondoren, egunean zehar, Auzoko egitasmoaren funtzionamendua ezagutaraziko diete  herritarrei, eta hizkuntza eta kultura berriak ezagutzeko aukera egongo da. Bestalde, haurrek ere izango dute non gozatu zapatuan Eskoriatzan; izan ere, antolatzaileek munduko jolas eta eskulan tailerrak prestatu dituzte beraientzat. Eguerdian berriz, jatorri desberdinetako sukaldaritza dastatzeko aukera egongo da, Auzokoko kideek probatzeko janaria banatuko baitie gerturatzen direnei.

Jai honek herri desberdinetako taldeetako parte-hartzaileak elkar hobeto ezagutu eta beraien arteko harremana eta elkarlana sustatzeko helburua dauka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak