Des-Kontrol: "Ekainaren 13an gu ere Oñatin egongo gara"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mai. 20a, 16:37
Iazko Fan Hemendik Eguneko manifestazioa, Oñatiko kaleetatik.

Joan den asteburuan eman zuen jakitera Pablo Hasel rap abeslariak Fan Hemendik Eguneko ekainaren 13ko emanaldian ez zuela parte hartuko. Zeresana eman du gaiak kalean, eta sare sozialetan ere ez da oharkabean pasa. Baina polemikak polemika, antolatzaileek zein Des-Kontrol taldeko egungo kideek GOIENAri jakinarazi diote ez diotela gaiari “oihartzun gehiago” eman nahi eta herritarrei animatu diete Fan Hemendik Eguneko ekitaldien parte hartzera. Gaineratu dute egun horretan Oñatin egongo direla euren bertsioak egingo dituen taldearen zuzenekoan kolaboratzeko asmoz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak