Igartuaren, Apraitzen eta Sanchezen agurrean, UDAk irabazi du derbia

Mireia Bikuña 2015ko mai. 17a, 21:01

Azken hamar minutuetan erabaki dute partidua aretxabaletarrek, eta 3-1 menderatu dute Aloña, Ibarra futbol zelaian. Lehia hasi aurretik omenaldia jaso dute Haritz Igartuak, Oxel Apraitzek eta Raul Sanchezek. Futbola utziko dute eta azken derbia jokatu dute.

Ezer gutxi zuten jokoan UDAk eta Aloñak partiduan, eta hori antzeman egin da jokoan. Lehen zatia oso parekatua izan da. Biek ala biek lasai jokatu dute. Presio barik, baina joko ona egin barik. Gol aukera garbiren bat izan du UDAk, baina ez du asmatu.

Bigarrenean, egoera ez da asko aldatu 67. minutura arte. Julenek, buruz, lehen gola sartu duen arte. Etxekoen poza segituan moztu dute oñatiarrek: 69. minutuan berdinketa lortu du Ugarte, atezainaren pase luzea aprobetxatuz.

Berdinketa lortuta, indarrak bukatu zaizkio Aloñari, eta azken txanpan indartsuago egon da UDA. Baina, kosta egin zaio markagailuan aurreratzea. 80. minutuan Josu Arizmendiarrietak buruz errematatu du bigarren zutoinaren ondoan.

Luzapenean sartu du hirugarrena Urtzik. Eskuin aldetik bat-bikoa eginez.

Omenaldia

Derbia hasi aurretik, omenaldi beroa jaso dute Oxel Apraitzek, Haritz Igartuak eta Raul Sanchezek. Aurreskua dantzatu dute euren omenez eta ostean, taldekideen eskutik, euren izenak daramaten kamisetak jaso dituzte oroigarri gisa. Igartuak eta Sanchezek elkartearen intsignia jasoko dute irailean, hamar denboralditan futbolean jokatu ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak