Metalmania eta Su Ta Gar, aste bukaeran, Elgetako kafe antzokian

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mai. 11a, 16:00
Aitor Gorosabel, kontzertu baten. (Argazkia: Su Ta Gar)

Barikuan egingo du emanaldia Metalmania taldeak; eta zapatuan Su Ta Gar taldeak. Sarrerak salgai daude.

Metal estiloa gogoko dutenek asteburu aproposa izango da Elgetako Espaloian: egubakoitzean, hilak 15, Metalmaniak eta zapatuan, hilak 16, Su Ta Garrek musika onaz gozatzeko aukera eskainiko dute.

Metallicaren bertsioak egiten dituen taldea da Metalmania. Eta ez nolanahiko bertsioak egiten dituena; izan ere, hain dira Ameriketako Estatu Batuetan 80ko hamarkadan sortutako heavy metal taldearen jarraitzaile fidelak, bertsioak barik, abestiak interpretatu egiten dituzte, nota bakar bat ere aldatu barik. Segoviatik datorren taldea da Metalmania, 2001ean sortua, eta Metallicaren jarraitzaileei erabateko gozamena eskaintzera datorrena. Kontzertua 21:30ean hasiko da eta sarrerak aldez aurretik eskuratu ahal izango dira 8 eurotan. Leihatilan, berriz, 10 euro balioko du.

Su Ta Gar zapatuan

Euskal Herriko metalaz gozatzeko ere egongo da denbora datorren asteburuan; izan ere, zapatuan Su Ta Garrek egingo du kontzertua Espaloian. Euskal musikarendako talde klasiko eta eredugarri bilakatu da Su Ta Gar eta jarraitzaile asko eta finak lortu ditu hogei urtetik gorako ibilbidean. Kontzertua 22:00etan hasiko da eta sarrerak 18 euro balioko du leihatilan bertan. Aurrez, 15 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak