Gatibuko Alex Sarduik eskatuta, Berri Txarrak taldearen 'Zerbait asmatuko dugu'

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko mai. 4a, 16:36

Aste honetan Gatibuko Alex Sarduik hartu du parte saioan, eta, bideo baten bitartez, Berri Txarrak taldearen bideoklipen bat jartzeko eskatu du, Zerbait asmatuko dugu kantua izan da entzungai saioan. Bestelako eskariak ere egon dira: Arrasateko Oierrek Green Day taldearen American Idiot eskatu du; Antzuolako Irati Lizarraldek, berriz, Amaia Monteroren Darte mi vida entzun nahi izan du saioan; Eskoriatzatik iritsitako mezu batean Titimotzei eta Altxaters taldeari eskaini nahi izan diote Altxatu taldearen Hitza kantua; eta tolosarra den, baina Arrasaten bizi den Iosu gazteak Glaukomaren Haizea eskatu du. Disfrutatu bideoklipekin!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak