Huhezinema azken txanpan

Eneko Azkarate 2015ko api. 30a, 12:56

Aretxabaleta zinemaz zipriztinduta ageri da oraingo egunotan Huhezinema dela-eta. Sail Ofizialera aurkeztu baina finalera egin ez duten lanak ikus ahal izan ziren plazan martitzenean eta atzo, eguaztena, Basque Culinary Center lehiaketako sariak banatuko zituzten. Gaur, eguena, da egun handia, sari banaketa ekitaldiarekin. Sailkatutako filmak emango dituzte lehenengo (17:00-20:00) eta ondoren sariak banatu. Arkupen izango da.

Hona finalistak:

  • A serious comedy (Lander Camarero)
  • Don Miguel (Kote Camacho)
  • El buen mal (Jokin Urrutikoetxea)
  • Mamma, please forgive me (Ibai Vigil-Escalera)
  • Ordu erdi (Unai Garate)
  • Oscar desafinado-Tunning Oscar (Mikel Alvariño)
  • Otsoko (Ander Iriarte)
  • Tempo Inverso (Gregorio Muro-Mikel Muro)
  • Yayos (Roberto San Sebastian)
  • Zarautzen erosi zuen (Aitor Arregi)

Epaimahaia osatuko dute honako adituek: Pello Gutierrez (zinemagilea eta ekoizlea); Lara Izagirre (Gariza Produkzioaken sortzailea); eta Ines Intxausti (kazetaria). Finalista bakoitzak 200 euro jasoko ditu, eta sariak izango dira honakoak:

  • Goiena saria: 800 euro
  • Ikusleen saria: 200 euro
  • Aktore onena: 100 euro

Horiez gain MU sariak eta BCC saria ere banatuko dituzte.

Ekitaldia jai giroan bukatuko dute, 22:00etan, Aretxabaletako plazan dagoen Orly tabernan. Mokadutxoa eskainiko diete elkartutakoei eta Arrasateko Los Galerna taldeak girotuko du solasaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak