Antzuolako biribila egiteko lanak gaur hasiko dituzte

Eneko Azkarate 2015ko api. 27a, 09:18
Argazkian ageri den puntu horretan hasiko dituzte biribil berria egiteko lanak.

Gaur hasiko dituzte Antzuolako biribila egiteko lanak. Antzuolako irteeran, Zumarraga-Urretxuranzkoan, eraikiko dute biribil berria. Foru Aldundiak dauka lano ardura. Aurrekontua 193.508 euro da eta Otegi-Gaztañaga enpresa arduratuko da. 10 asteko epea dute amaitzeko.

Biribil horren bitartez egingo dira mugimendu guztiak bai Antzuolako herrigunean sartzeko bai herrigunetik irteteko, hau da, Bergaratik nahiz Zumarragatik joanda, herrigunean sartzeko, eta Bergararantz nahiz Urretxu-Zumarragarantz abiatuta, herrigunetik irteteko.

Antzuolako irteeran egongo da (Urretxu-Zumarragako noranzkoan), eta aldaketa handi bat ekarriko dio herriko mugikortasunari, aukera emango baitu herriguneko mugikortasun guztia egokitzeko, bai ibilgailuentzat bai oinezkoentzat. Gainera, aldaketa handia ekarriko die autobus publikoen mugimenduei, herritarren mesederako.

Honelako ezaugarriak izango ditu: kanpoko erradioa 13,5 metro, eta eraztunaren zabalera 4,5 metro. Hiru adar nagusi izango ditu: bi GI-632 errepidera, eta hirugarrena, berriz, Aiherra kalera. Gainera, adar txiki bat izango du, Zupide baserrira joateko.

Lanak oraingo errepidearen kanpoaldetik hasiko dira, zirkulazioari ez erasateko. Ondoren, zirkulazioaren behin-behineko desbideratzeak egingo dira plataforma berritik, biribilgunea osatu arte.

Uztailaren erdialderako lanak amaituta edukitzea aurreikusi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak