Hezkuntzaren aldeko botoa Arrasaten

Jagoba Domingo 2015ko api. 24a, 16:35

Hezkuntzaren aldeko mundu kanpainako ekitaldia ospatu da Arrasateko Herriko Plazan. Hainbat ikaslek hezkuntzaren aldeko botoa eman dute eta manifestua irakurri dute; helburu eta mezu garbi bat: denontzako doako eta kalitatezko hezkuntza, ekitatiboa eta inklusiboa eta etengabeko prestakuntza bermatzea.

Hezkuntzaren aldeko mundu kanpainaren baitan, aldarrikapena egin dute hainbat ikaslek Arrasateko Herriko Plazan.  2000. urtean Senegalen sinatu zen konpromisoa gogorarazi diete politikariei; izan ere, orduan guztiontzako hezkuntza egongo zela bermatzen zuen dokumentua sinatu zuten nazioarteko gobernu eta erakundeetako ordezkariek. Gaur egun ordea, konpromiso hori ez dute bete eta Arrasaten, Hezkuntzaren aldeko botoa eman dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak