Udal eta Foru hauteskundeak 2015

EAJren ustez Deskargan gelditutako obrak EH Bilduk egin duen kudeaketa "eskasa" utzi du agerian

Imanol Gallego 2015ko api. 24a, 08:55

EAJren bozeramaile eta Antzuolako zinegotzi Maria Eugenia Arrizabalagak eta batzarkide jeltzale Eider Mendozak Deskargako obren geldiarazteak eragindako kalteak azaldu zituzten atzo Antzuolan Debagoieneko hainbat alkategaiekin batera. Jeltzaleek obraren diagnosi "zehatza" egin zuten, eta "Aldundiak ezkutatutako datuen eta hartutako erabakien inguruan" hitz egin zuten.

"Hamar ezpondetatik zortzi erori egin dira". Datu horrekin hasi zuen Eider Mendoza batzarkideak bere hitzaldian. Aldundiak obra guztia maiatzerako bukatzea agindu zuela ekarri zuen gogora Mendozak, eta "premiazko erabakiak hartu ez izana" ere egotzi dio Foru Aldundiari. Mendozaren ustez, obra honekin, EH Bilduren gestioa agerian geratu da. Haren hitzetan "lau urteotan egindako obra garrantzitsu bakarra izan da".

Gelditutako obrak, gainera, eskualdean ez ezik lurralde osoari kalte ekonomikoak eragingo dizkiola gogoratu dute jeltzaleek.

Egoera arriskutsua

Obraren egoera ere salatu du EAJ-k. "Segurtasuna bermatzeko premiazko neurriak har ditzala exijitzen diogu Aldundiari", esan zuen Mendozak. Horrez gain, obrak ostera martxan jartzeko datarik ez egotea eta atzerapen honek obran eragingo dituen "arazoak" ere azpimarratu zituzten.

Informazio gutxi

"Larraitz Ugartek informazio garrantzitsua ezkutatu du", esan du Eider Mendoza batzarkideak. Jeltzaleen ustez, azken lau urte hauetan Aldundiak teknikariei bizkarra eman, eta bere kabuz aritu da lanean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak