Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Juan Luis Merino, Deba-Urola barrutiko zerrendaburu Irabazi-Ganemosetik

Goiatz Arana Begiristain 2015ko api. 20a, 13:25
Zapatuan, Donostiako aurkezpenean esku hartu zuten hainbat lagun.

Ezker Anitza-IU, Equo eta Alternativa Republicana alderdiek eta independenteek osatutako ekimenak zapatuan egin zuen Gipuzkoako Batzar Nagusietarako zerrendaburuen aurkezpena: Juan Luis Merino, Deba-Urola barrutitik; Santi Jimenez, Bidasoa-Oiartzundik; Monica Monteagudo, Oriatik; eta Arantza Gonzalez, Donostialdetik. Azken hori izango da Gipuzkoako zerrendaburua.

Errealitatea aldatzeko egungo politikak aldatzea beharrezkoa dela usten duten pertsona orok bat egiteko dei egin zuen zapatuko ekitaldian Ezker Batuko batzarkide ohi Arantza Gonzalezek. Izan ere, urte luzez funtzionatu duten "politika horiek eragin dute krisia", bere esanetan, eta "politika horien ondorio da pobrezia eta desberdintasuna areagotu izana ere". Ildo horretatik, instituzioetan ordezkaritza lortzeko nahia azaldu zuen, "politika pertsonen eta horien beharren zerbitzura jartzeko, botere ekonomikoaren zerbitzura beharrean".

Juan Luis Merino zinegotzi izan da Eskoriatzan azken hiru agintaldietan eta Arrasateko zerrendetan doa oraingoan. Mondragon taldeko kooperatibista, Debagoieneko hainbat gizarte taldetan parte hartzen du: Kaleratzeak Stop-en, esaterako.

Irabazi-Ganemosek Debagoieneko lau herritan aurkeztuko ditu zerrendak: Arrasaten, Bergaran, Aretxabaletan eta Eskoriatzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak