Asteburu "historikoa" Antxintxikakoendako

Xabier Urtzelai 2015ko api. 19a, 19:03
Beñat Arnaiz eta Rakel Alonso, Ametla del Marreko podiumean, gaur.

Ezin asteburu borobilagoa izan da hau Antxintxika Triatloi taldeko lagunendako, lasterketetan batera eta bestera ibilita ere, egon direnetan protagonista izan direlako. Euskadiko Txapelketan, Azkoitian, irabaz daitekeen dena irabazi zuten zapatuan, eta gaur, domeka, Tarragonan, podiumera igo dira Beñat Arnaiz eta Rakel Alonso.  

Azkoitiako triatloia goitik behera menperatu zuten Antxintxika Triatloi taldeko ordezkariek. Euskadiko Txapelketa zegoen jokoan, eta gizonezkoetan Ander Agirre izan zen onena, eta emakumezkoetan Lourdes Oiartzabal, biak Antxintxikakoak. Hori gutxi ez, eta bi kategoriatan, taldeka ere onenak izan ziren. Hala, denboraldi hasieratik egiten dabiltzan lan ona berretsi zuten.

Tarragonan ere podiumera

Beste lasterketa batzuk gertutik ezagutzeko asmoz, ostera, Antxintxikako beste zenbat atleta Tarragona aldean ibili da asteburuan. Hala, Ametla del Mar-eko triatloiko irteera puntuan izan dira gaur, domeka, Oliver Hernandez, Mikel Lasa, Javi Rayo, Rakel Alonso eta Beñat Arnaiz, eta azken bi horiek podiumera igo dira, biak hirugarren sailkatuta. Ibilbidearen kontra, eta egiten zuen haize zakarraren kontra lehiatu behar izan dute, "gogorra" izan den proban. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak