Gaur, astelehena, hasi da autolikidazio proposamena onartzeko epea

Leire Kortabarria 2015ko api. 13a, 15:43

Gaur, apirilak 13, hasi da errenta aitorpen kanpainan autolikidazio proposamenak onartzeko epea. Internetez edo telefonoz egin daiteke hori. Aurten, 200.000 proposamen bidali ditu Foru Ogasunak, aitorpen guztien erdiak baino gehiago.

Foru Ogasunaren webgunean dagozkion loturak jarraituta, autolikidazio proposamena ikusi eta onar daiteke.

Hirugarren aukera bat ere badago: proposamenean aldaketak egitea eta, gero, onartzea. Aldaketa horiek webgunean bertan edo telefonoz (902 100 040). Iaz ere izan zen proposamenean aldaketak egiteko aukera. Hain zuzen, honako alderdiak alda daitezke:

  • etxebizitza errentan emateagatik lortutako etekinak.
  • kuota sindikalaren kenkaria.
  • dohaintzen kenkaria.
  • ohiko etxebizitza errentan hartzeagatik aplikatutako kenkaria.

Proposamenarekin batera doan gutunean, hala dagokionean, Foru Ogasunak ohartarazi dio argi eta garbi zergadunari horietako alderdi bat edo gehiagoren gaineko informazioa ez duela eta, beraz, zergadunak aldatzeko aukera duela. Normalean, hori gertatzen da aurreko aitorpenean horietako kenkariren bat izan dutenen kasuan.

Ordainketa, hiru egunean

Aurreko urteetan bezala, 200.000tik gora proposamen prestatu ditu Foru Ogasunak. Iazko kanpainan 212.087 proposamen onartu ziren, prestatutako guztien %89,5. Iaz onartu ziren proposamenak aurkeztu ziren aitorpenen erdiak baino gehiago izan ziren (%56,7).

Proposamenaren emaitza bankutik helbideratuta ordaindu edo kobratuko da, dagokionaren arabera. Proposamenean helbideratze kontu bat sartuko du Foru Ogasunak, baina posible izango da hura aldatzea proposamena onartu baino lehen.

Itzultzeko emaitza baldin badu aitorpenak, proposamena onartu eta hiru egun baliodunen barruan itzuliko du dirua Foru Ogasunak.

Bestalde, hilaren 16an hasten da aitorpen mekanizatua tramitatzeko hitzordua gordetzeko epea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak