Candy Hoover enpresako langileek gaur aztertuko dute Optimize egitasmoa

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko mar. 26a, 11:48
Candy Hoover enpresako langileei Optimize egitasmoa aurkezteko egubakoitzean egindako batzarra.

74 langilek osatzen duten batzarra Bergarako udaletxean elkartuko da, 17:00etan. Eskuter elektrikoen ekoizpenari argi berdea eman ala ez erabaki behar dute.

Hurrengo pausoa Luxenburgoko Optimize inbertitzailearen proiektuak Bergaran aurrera egiteko Candy Hoover enpresako langileen batzordeak egitasmoaren nondik norakoak jasotzen dituen memorandum bat sinatzea da.

74 lagunek osatzen dute batzorde hori, eta gaur elkartuko dira gaia aztertzeko. Bergarako udaletxean egingo dute batzarra, 17:00etan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bitartekaritza lana egin du 74 lanpostu salba daitezen, eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa aztertzeko enkargua egin dio PwC aholkularitza zerbitzuari.

Bide luzea aurretik

Dena den, Optimize proiektuak Bergaran aurrera egiteko eragile gehiagoren oniritzia beharko da. Esaterako, Candy multinazional italiarrarena, hark alokatu behar baititu instalazioak. Bestetik, langileek Luxenburgoko inbertitzaileekin negoziatu beharko dute nola egin Bergaran motor elektrikoak muntatzen hasteko urratsak. Hala, inbertsioak, langileen kalte-ordainak eta enpleguari dagokion bermeen atala zehaztu beharko dira.

Eskuterren ekoizpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari Pedro Iturbek eta Agurne Barrusok egubakoitzean aurkeztu zieten Candy Hoover enpresako langileei Luxenburgoko Optimize inbertitzailearen proiektua. Egitasmoa da Bergaran eskuterrak ekoiztea. Eskuter elektrikoak lirateke, 800 eta 1.000 watteko indarra dutenak, 95 kilometroko autonomiarekin, 50 zentilitroko potentziarekin, eta 3-6 ordutan kargatzen direnak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak