ELA eta LAB sindikatuak Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren edukiak azaltzeko eta horiekiko konpromisoa erakusteko eskatzeko helburuarekin bilera egin dute foru jauregian. Bilera horretan parte hartu dute Martin Garitano diputatu nagusiak, Ander Rodríguez Gizarte Politikako foru diputatuak, Leire Txakartegik (ELA) eta Edurne Larrañagak (LAB).
Foru Aldundiaren Gobernuak konpromisoa hartu du Karta horrek eskubide sozialen inguruan jasotzen dituen eskaerak aztertzeko eta Gobernuak jadanik txertatuta dituen neurriekin alderatzeko, hala nola, fiskalitatean, herritarren partaidetzan eta gizarte politiketan.
Debagoienean ere talde bat dago Eskubide Sozialen Karta lantzen eta bere edukiak zabaltzen. Atzo, eguena, horren inguruko batzarra izan zen Bergaran, eta Debagoienean ekintza gehiago egingo dituzte. Bestalde, hilaren 14an kale agerraldia izango da Bilbon.