'Euskal bidea' "denok hobeto bizitzeko" dela aldarrikatu dute

Julen Iriondo 2015ko mar. 5a, 11:57

Debagoieneko herrietako herritar talde batek agerraldia egin du Bergaran, euskal estatua helburu duen Euskal bidea aldarrikatu eta EH Bilduk zapatuan Barakaldoko BECen egingo duen ekitaldi nazionalera deituz.

Adierazi dute Euskal bidea erabakiz erabaki egiten dela, herriz herri, lantokiz lantoki eta eskolaz eskola, espainiar eta frantziar Estatuek egiten dutenari edo egiten ez dutenari begira egon gabe.

Euskal bidea eta euskal estatua denok hobeto bizitzeko proposamena direla eta muga bakarra euskal herritarren gehiengoaren nahiaren errespetua dela gaineratu dute, eta zapatuan BECen abiatuko dela Euskal bidea.

Bertara joateko autobusak egongo dira Debagoieneko herrietatik, eta jakinarazi dute zaintza zerbitzua eta Irrien Lagunak ere izango direla haurrentzako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak