Defentsa pertsonaleko doako mintegia antolatu dute zapaturako Bergaran

Xabier Urtzelai 2015ko mar. 4a, 16:46

Bergarako Shotokan klubetik, eta martxoaren 8a gainean dula aprobetxatuta, emakumeei zuzendutako defentsa pertsonaleko doako ikastaroa antolatu dute zapaturako, hilak 7, Bergarako Agorrosin kirol gunean (10:00etatik 13:00etara). 

Bailara osora dago irekita: "Helburua da ustekabeko egoeren aurrean emakumezkoei defendatzen irakastea, trebetasun batzuk landuaz, eta trikimailu batzuk erakutsita. Horrekin batera, norberaren segurtasuna indartu gura dugu, ausardia eta kemena landuz. Izan ere, askotan beldurrak gure kontra jokatzen du", adierazi dute Shotokanetik.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak